|
|
PORTADA > Wiki-Historiak (eus) > Nola parte hartu
Nola parte hartuDe $1Edukien taulaNo hay encabezadosKaixo! Ongietorria Wiki-historiakera. Hemen testuak editatzeko, argazkiak igotzeko edo atal berriak sortzeko laguntza puntu batzuk aurkituko dituzu. Arazoren bat baduzu, idatzi iezaiezu administratzaileei wikihistorias@gmail.com helbidean, zu laguntzeko prest egongo dira eta. Zeinek har dezake parte? Artearen Historia genero ikuspuntu batetik berrikusten interesatua dagoen edozein pertsonak har dezake parte. Zuretzako erabilgarriak izan diren erreferentzi testuak zintzilikatu ditzakezu, zure lanari buruz hitz egiteko espazioak sortu, gertatu zaizkizun pasadizoak kontatu edo garrantzitsutzat jotzen dituzun momentuei buruzko artikulu txikiak idatzi. Oinarrizko arauak. Ez da mingarria izan daitekeen inolako komentariorik onartuko, bereziki ikuspegi matxista, sexista edo homofobo bat erakusten dutenak. Horrelako kolaborazioak agertuz gero, administratzaileek hauek gehitu dituen pertsona wikitik kanpo uzteko eta testu hauek borratzeko eskubidea izango dute. Wikiaren gaiarekin loturarik ez duten testuak ere ezabatuko dira. Nola sortzen dira artikuluak? Oso erraza da: hasteko, “Izena eman” botoian sakatu behar duzu, goialdean eskuinetara. Behin erabiltzaile bezala izena emanda, atal berri bat gehitu nahi baduzu, klik egin ezazu zure ekarpena gehitu nahi diozun atalari (esate baterako, “arte eta generoari buruzko artikuluak”) eta, behin horretan zaudela, klik egin “Orri berrian”. Ondoren, word dokumentu batean bezala zure testua idaztea edo itsastea baino ez duzu, eta "guardar" botoia sakatu. Ez ahaztu gordetzea, bestela informazioa galduko duzu eta. Gogora ezazu gehitzen ari zaren artikulua zurea ez bada, bere iturriaren erreferentzia eman beharko duzula, eta erreproduzitua izan ahal dela ziurtatu behar duzula. Copyrighta badu, aukera bat zuk zeuk sarrera edo laburpentxo bat egin eta lanaren erreferentzia ematea da. Nola editatzen dira artikuluak? Hau erraz-erraza da: behin izena eman duzula, editatu nahi duzun artikulura jo eta “Orria aldatu” botoian klik egin. Ez ahaztu egiten dituzun aldaketak gordetzeaz. Gogoratu ere besteen iritziekiko errespetua izan behar duzula; aldaketa garrantzitsuak egiten badituzu, zergatik egin dituzun azaltzen duen komentario bat utz dezakezu. Wikiaren helburua ez da arrazoia izatea, baizik eta gure esperientziak elkartrukatzea. Nola sartzen dira argazki eta dokumentuak? Horretarako bi modu dauzkazu: bata artikuluaren gorputzaren barnean, eta bestea artikulu azpiko gehigarri bat bezala. Artikuluaren barnean bada, klik egin ezazu “Insertar/Editar imagen”en klik egin, edizio menuan menditxo baten irudia duen ikonoan; agertuko zaizun laukian, “ver servidor” aukeran klik egin, eta hemendik zure ordenagailuko argazkietara sarrera izango duzu (“examinar”) eta nahi dituzunak igo ditzazkezu (“upload”). Artikuluaren azpian argazkiak edo fitxategiak gehitu nahi badituzu, klik egin “Fitxategia edo irudia gehitu” aukeran eta aurreko kasuko prozesu bera jarraitu ezazu, ordenagailuan nahi duzun fitxategia bilatuz eta kargatuz. Eta oroitu: zalantzarik baduzu, edo zerbait ondo ez dabilela uste baduzu, jarri zaitez administratzaileekin kontaktuan wikihistorias@gmail.com helbidean.
Etiketak:
|
Wiki honen edukia Creative Commons Spain 3.0. Aitortu-Partekatu Berdin lizentziapean dago kontrakoa azaltzen den tokietan izan ezik. El contenido de este wiki está registrado bajo una Licencia Creative Commons Reconocimiento-Compartir igual 3.0 España excepto en los casos que se indique lo contrario. The contents of this wiki are licensed under a Creative Commons Spain 3.0. By-Share Alike except in the cases the opposite is said. |