PORTADA > Wiki-Historiak (eus) > Nor da nor > Haizea Barcenilla

Haizea Barcenilla

De $1

Edukien taula
No hay encabezados

Izena: Haizea Barcenilla

Jaioteguna: 1981ko ekainak 4

Lan esparrua: arte komisarietza, kritika eta artearen historia

Azken lanak: Calypso erakusketa Rekalde Aretoan, 2008ko apiriletik ekainera. Erakusketa honetan Aldundiaren produkzio bekak jasotako zortzi artista elkartu ziren:Alaitz Arenzana, Elssie Ansareo, Cristina Gutierrez-Meurs, David Civico eta rec-PLAY, Mikel Rueda, Amaia Lekerikabeaskoa eta Jorge Rubio. Hauekin batera Chia-En Jao artista gonbiatuak aretorako instalazio berezia gauzatu zuen.

Erakusketak prozesu artistikoaren ezaugarri bereizgarriak aztertzen zituen, artisten lana etengabeko ikerketa prozesu bat bezala erakutsiz; honen bidez, artistek kapazitate kritikoa garatzeko aukeraren aurrean aurkitzen dira, behin eta berriz aurrez aurretik ezarritako arauak jarraitu ezinean, berri batzuk ezarri behar dituztelako proiektu bakoitzerako. Ideia hauek katalogo batetan aurkeztu ziren, Paul O'neill eta Mick Wilson, Isuzko Vivas, Kepa Sojo, Rian Lozano, Stephanie Bertrand, Martí Manen, Ilaria Gianni, Jorge Rubio eta Haizea Barcenillaren testuen bidez.
Proiektuari buruzko informazioa eta argazkiak, Rekalde Aretoaren web orrian: http://salarekalde.bizkaia.net/Exposiciones/?opcion=detalle&id=336

Curating Fictions Whitechapel Gallery-n Londresen komisarietzari buruzko hitzaldi serie bat izan zen. Bertan hiru komisario ganbidatu ziren (Jens Hauser, René Zechlin eta Martí Manen) beraiek aukeratutako fikzio bat aurkeztu zezaten. Ondoren, fikzio honek beraien lanaren planteamenduarekin zuen harremana azaldu zuten, fikzioa, narrazioa eta egunerokotasunaren artean loturak sortuz. Proeiktua 2007 eta 2008 artean garatu zen, Whitechapelen berrikuntza prozesuaren barneko aktibitate baten modura.

Copyzine Abisal aretoan Damas kolektiboak garatutako proiektua izan zen, 2008ko urtarrilean aurkeztutakoa. Copyzine batetan zetzan, hots, fotokopien bidez sortutako fanzine batetan. Honetan, alde batetik, erreproduktibilitatea, kopia, lan bakarra eta antzeko beste gaiekin harremanatutako testuak zeuden, zita moduan aurkeztuak, fotokopia azpimarratu batean; bestetik, bertako 25 artistek fanzinearentzako bereziki egindako lanak. Erakusketa aretoan fotokopia makina bat zegoen bakarrik, eta ikuslegoak fanzineko gustoko zatiak fotokopiatu zitzazkeen. Informazioa gehiago Damasen web orrian: www.colectivodamas.net

Equilibre Instable Bordeleko CAPC Art Contemporain museoan egindako erakusketa da, Arte Ederretako Eskolako 14 ikaslerekin. Bertan, unibertsitatea bukatutako artista gazteek aurretik landutako proiektuak CAPCren espazio berezira egokitzen saiatu ziren komisarioarekin batera. Erakusketa 2007-2008 gabonen bitartean egon zen ikusgai Bordeleko museoan.

Horretaz gain, Berriarentzako kritikaria eta Mugalariko kolaboratzailea da 2007ko martxotik aurrera, eta katalogo eta ikerketa proiektu berezietarako ere idazten du.

Ana Garcia-Pinedarekin Damas kolektiboa osatu zuen 2007an.

Etiketak:
 
(0) irudi
 
(0) iruzkinak
Saioa hasi izena eman behar da iruzkinak sartzeko..

 
Creative Commons License

Wiki honen edukia Creative Commons Spain 3.0. Aitortu-Partekatu Berdin lizentziapean dago kontrakoa azaltzen den tokietan izan ezik.

El contenido de este wiki está registrado bajo una Licencia Creative Commons Reconocimiento-Compartir igual 3.0 España excepto en los casos que se indique lo contrario.

The contents of this wiki are licensed under a Creative Commons Spain 3.0. By-Share Alike except in the cases the opposite is said.