2009ko azaroaren 5etik 14ra
- EMAKUMEEK EGINDAKO ZINEAREN XIV. ERAKUSKETA. ZINEMAKUMEAK GARA
Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarrak Saila eta Simone de Beauvoir Talde Feminista

-
Urtero sasoi hau iristean berpizten zaigun ilusioaz aurkezten dizuegu Emakumeek ZuzendutakoZinemaren XIV. Erakustaldia.
Ikusezina ikusgarri egin nahi dugu, eta Bilboko ikuslegoari eta zinemagintzari emakumeen ikuspegi desberdinak hurbildu nahi dizkiegu. Izan ere, seguru gaude horri esker zinema maite dutenek mundua beste modu batera ikusi ahal izango dutena.
Beti bezala, era askotako gaiak bilatu ditugu; errealizadoreak jatorri desberdinekoak izatea eta genero desberdinak lantzea. Azken batean, bestelako areto komertzialetan nekez ikus daitezkeen filmak bilatu ditugu.
Gainera, edizio honetan eta Erakustaldiarekin hasteko, Erika Lust zine erotikoko errealizadorea izango dugu gure artean, eta zinema feminista eta pornografikoa egiteko aukeraz hitz egingo digu bere hitzaldian. Hark proposatutako ikuspegitik gai horren inguruan hausnarketa egitea oso interesgarria izango dela iruditzen zaigu.
Espero dugu aukeratu ditugun filmak gustukoak izango direla gurekin batera erakustaldi hau partekatu eta gozatzera datozen guztientzat.
Informazio gehiago
Simone de Beauvoir Talde Feminista
2009ko irailaren 15etik 27ra
Durangar Emakume Artisten Erakusketa. Durangoko udaletxeko Berdintasun Sailetik atseginez jakinarazten dizugu datorren asteartean, irailak 15, arratsaldeko 19:00etan Ezkurdiko erakusketa aretoaninoiz egin den " Durangar Emakume Artisten Erakusketa" ren inaugurazioa izango dela.
Historian zehan emakume artistak bigarren maila batean egon dira,gerizpean eta zorionez garai hobeak heldu dira non haien garrantzia bultzatzea ezinbestekoa deritzogu. Lan gehienak pintura dira baina zeramikako lanen bat ere badago.
EPEA: Erakusketa irailaren 15ean hasi eta 27an bukatuko da.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 18:00 etik 20:00etara. Zapatuan eta domekan: goizez 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
2009ko Martxoak 6
Giovanni Lami, Artelekuk eskainitako Rolling Rolak ekoizpen sariaren irabazleak, Apnea proiektua eta bere lan egiteko modua aurkeztuko ditu martxoaren 6an Artelekun.

Apnea izenpean biltzen ditu Giovanni Lamik Artelekun hurreratzen dizkigun argazkiak. Apnea edota arnasa gelditze baten modura, Italiako transgenero komunitatera hurbilarazten gaituzten begirada pausatuak. Apnea, erretratatuen lekuaz eta haien gogo-aldarteaz mintzatzen diren kanpo-barruko sekuentziak dira. Pertsona eta lekuen elkarrizketak. Argazkiaren objektibotasuna eta hari ihes egiten dieten formak. Liza, Cinzia. Loreak, bildutako arbolak, atzealdean antzematen diren etxe-orratzak…
Generoaren des-eraiketaz jardun duen Rolling Rolak Argazklik lehen argazki lehiaketan, Artelekuk eskainitako ekoizpen sariaren irabazlea izan da Giovanni Lami. Rolling Rolak, Pripublikarrak kolektiboak eta Nontzeberri web guneak 2008an ekoitzitako ekimen kulturala izan da, ditugun, asmatzen ditugun eta ezarriak izan zaizkigun rolei buruzko gogoeta egitea helburu izan duena.
Apnea martxoaren 6an arratsaldeko 19:00tan aurkeztuko du Giovanni Lamik, erakusketa martxoaren 6tik martxoaren 18a bitarte izanen delarik ikusgai. Martxoaren 7an Giovanni Lamirekin batera irteera bat eginen da, formatu handiko kameraz Arteleku ingurura hurbilduz.
http://pripublikarrak.net/blog/?p=655
2009ko Martxoak 5
DeGénero Arte Garaikide Erakusketa Kolektiboa. Mestiza elkarteak, arte garaikide erakusketa kolektibo eta partehartzaile honen bitartez, nazionalitate ezberdinetako artistekin eta beraien jatorrizko herrialdeetan bizi dituzten ezberdintasun diferentziak kontutan hartuz, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari buruz hausnarketa egitera gonbidatzen du gizartea, gizarteak arazo sozial honi nola aurre egiten dion hausnarketa egitera eta arazoaren desagerpena lortzeko bidean konpromisoa hartzera bultzatuz. Erakusketak diraun bitartean “Eta zer egingo zenuke zuk emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko?” izenburupean solasaldi / mahai-ingurua antolatuko da. Helburu nagusia errealitate ezberdinetatik abiatuz ideia kontrastaketa bat sortzea da. Erakusketak instalazioak, argazkiak, bideoa, eskultura eta pintura elkartuko ditu.

Data: 2009ko otsailak 27tik martxoak 21arte.
Solasaldi / Mahai-ingurua: “Eta zer egingo zenuke zuk emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko?”
Data: Osteguna, 2009ko Martxoak 5, arratsaldeko 7retan.
Tokia: Ernest Lluch Kultur Etxea.
Antolatzailea: Mestiza Elkarte Artistiko - Soziokulturala.
2009ko Otsailak 19

Atzo bertan, Wiki-historiak proiektuari buruzko solasaldi atsegin bat izan genuen www.irratia.com -ean . Oso ekimen polita Patxi Gaztelumendik eta Jabi Zabalak orain dela 8 urte hasi zutena. Denbora izan genuen Wiki-historiak proiektuari buruz orrokorrean mintzatzeko, eta konkretuki aipatzeko zer dagoen pilpilean oraintxe bertan wikian. Oraintxe bertan bururatzen zait beste baterako ongi legokela webean izaten ari garen eztabaidak zuzenki uhinetan gertatzea!
Hemen solasaldia entzuteko eta beste podcast interesgarri batzuetan saltseatzeko: www.irratia.com/blog/241